Hasiera|Basoa
Basoa 2017-08-02T10:46:26+00:00
Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Honelakoa da Orgi

Airean eta lurrean dagoen hezetasuna da Orgiko ezaugarrietako bat; kondentsatzen denean hezetasuna ikusgai izaten da lainoan, eurietan, hodeietan eta elurretan. Lautadako harizti hezea da, gure bailarak bete zituzten aitzinako hariztien lekuko; gaur egun horietako gutxi gelditzen da, eta oso interes ekologiko handia dute.

Haritza (Quercus robur), 40m izatera iristen ahal den zuhaitz mardula da, enbor lodiak eta adar bihurriak ditu, non espezie ugari, istorio eta momentu ederrak gordetzen diren.

Lizasoko hermendiko 77 ha dituen baso hau “Natura 2000 Europako Sarean daude sartuta, “Ultzamako eta Basaburuko Hariztiak” izeneko gunearen barrenean, ingurumenari, paisaiari eta kulturari dagokienez dituen balore anitzengatik.

Hiru helburu ditu natur eremu honek:
· Hariztia zaintzea
· Ingurumenari buruz hezitzea
· Aisiarako erabiltzea

Nola iritsi

Orgiko basoa Iruñetik 25 kilometrora dago.

Bi errepide dago, aukeran; errazena da N-121-A errepidea  Frantzia aldera hartu eta Ostitzen Lizaso aldera hartzea; bestea, N-240-A errepidea hartu eta Aizoainen N-4110 errepidetik Markalainera jaistea.

Donostiatik etorriz gero, A-15 autobidetik Urritzaraino.

Garraio publikoan ere etor daiteke. La Pamplonesa enpresaren web orrian aurkituko duzue maiztasunari, ibilbideari eta ordutegiei buruzko informazioa:

La Pamplonesa

Orgiko Aisiarako Natur Eremua ehunka urte dituzten haritzek osaturiko basoa da.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la navegación. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.
Pincha en el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies