Hasiera|Basoa|Ekologia
Ekologia 2017-08-02T10:46:28+00:00
Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Ekologia

Orgiko flora

Orgin bi haritz mota bizi dira elkarrekin, bertako haritz arrunta eta haritz amerikarra edo haritz gorria. Haritz pedunkulatua edo arrunta gure ingurumenean balio natural handia duen bertako zuhaitza da. Ibilbidean adin eta forma ezberdina duten haritzak ikusiko dituzu, gazteak eta 200 urtetik gora dituztenak, haritz tantaiak eta lepatuak, landare igokariez inguratuta. Orgin topatuko dugun beste haritz mota amerikarra edo haritz gorria da, oihan landaketak egiteko sarturiko espeziea.

Oihanpea, aberastasun garrantzitsua duena, bere izaera ematen dioten honako espezie hauek osatzen dute: Rosa arvensis, larrak, zuhandorrak, hegoaldeko elorri-zuria (Crataegus laevigta), iparraldeko elorri-zuria (Crataegus monogyna). Horiez gain, baso hauetan basagereziondoa, gogortsua, udareondoa, ahuntz-sahatsa, sahats iluna (Salix atrocinerea). Landare igokariak, hala nola, huntza (Hedré helix) atxaparra (Locinera peryclimenum). Soiletan, txilarrezko sasiak, iratzeak eta zuhaixkak agertzen dira, eta are gramineo-lorez osaturiko belazeak.

Marrazkia: Gorka Gorospe

Orgiko fauna

Espazioaren aniztasuna handia da: baso helduko aldeak eta horiek ordezkatzeko etapetan daudenak (baso irekiagoko aldeak, larreak…)

Horren ondorioz, basoan animalia espezie asko bizi dira elkarrekin. Basurdeak, orkatzak, azeriak, saguzarrak (gau-enarak), trikuak, satitsuak, eta oihaneko hegazti mota pila bat.

Apo, uhandre eta igel (legen) espezie batzuk ere aurkitzen ahal ditugu, eta horien artean aipagarriena baso-igel jauzkaria edo “dalmatina”, Iberiar Penintsulan arriskuan dagoen espeziea izanik, soilik Nafarroa, Araba, Bizkai eta Burgosko alde isolatuetan aurkitzen ahal baita.

Europan duten garrantziagatik honako espezie hauek dira nabarmentzekoak:

  • Baso-igel jauzkaria
  • Egurraren kakalardoa
  • Oihaneko saguzarrak (gau-enarak)
  • Miru gorria eta antzandobi arrunta

Argazkia: Héctor Lacunza

Arrabioa

Argazkia: Alberto Gosá

Baso-igel jauzkaria

Argazkia: Alberto Gosá

Kaprikornio handia, Rosalia alpetarra eta Arkanbelea
Miru gorria eta Okil txikia
Saguzarra
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la navegación. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.
Pincha en el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies