Hasiera|Basoa|Historia
Historia 2017-08-02T10:46:28+00:00
Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Historia

Orgiren ohiko erabilerak

Orgik 4.000 urtetik gora ditu, eta orduan askoz ere zabalagoa zen. Aitzinako harizti haiek Nafarroako iparraldeko bailara hezeetan zabaltzen ziren. Ordutik duela gutxi arte gizakiaren eraginez desagertuz joan dira, laborantza lur eta abereen bazkaleku bihurtuta.

Mendetan, Lizasoko biztanleek erruz erabili dute basoa, mendia bizitzeko osagarri gisa erabiltzen baitzuten: ehiza, egurra, zura, orbela, fruituak, zizak, sendabelarrak, erratzak egiteko txilarra, abereendako ezkurra eta pagazia, eta abar. Gaur egun ez dira ohiko erabilera horiek egiten, eta basoa atsedena hartuz bere flora eta faunaren birsortze naturaleko prozesu batean dago.

Haritz kandudun edo pedunkulatua (Quercus robur) zuhaitz berezia da. “Haritza” Nafarroako Erregeen lehen leinua da, eta aitzinako etxetzarren zura. Haritza Ultzamako armarrian dago nobleziaren, erresistentziaren eta jakinduriaren adierazle gisa.

Proiektuaren historia

Duela urte batzuk, 1986an, bisitari asko etortzen ziren Orgira, naturaren eta jostetaren aldetik interesgarri eta  erakargarria baita.

Ez zen bisitak zituen leku bakarra eta, beraz, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Departamentuaren ekimenez, ideia lehiaketa bat eskaini zen leku horien erabilera publikoa ordenatzeko, Aisiarako Natur Eremuen sare bat sortzeko asmoarekin. Ezinezkoa izan zen.

Hala ere, 1995. urtean, beste aukera bat sortu zen, Lizasoko Kontzejuak berak eskualdeko Plazaolako Turismo Partzuergoarekin batera eta Cederna-Garalur elkarteak bultzaturiko Leader proiektu baten bitartez momentuari egokitutako beste proiektu bat abian jarri zuenean.

Erabilera publikorako espazioa 1996ko abuztuaren 8an inauguratu zen, eta geroztik lan egiten jarraitzen da itzulgarritasun, austeritate eta larrekotasunean oinarritutako proiektu honetan.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la navegación. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.
Pincha en el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies