Hasiera|Jarduerak|Eskolen bisitak
Eskolen bisitak 2017-08-02T10:46:31+00:00
Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Ikasleen bisitak

Eskola kanpaina

Orgi Basoko Ingurumen Hezkuntzako taldeak bisita gidatuen programak antolatzen ditu, Haur, Lehen zein Bigarren Hezkuntzako ikasleendako, edukiak heziketa maila bakoitzari egokituz.

Bisitak langile espezializatuek gidatzen dituzte. Haiek dira  jardueren eta jolasen bitartez ibilbidea azaltzeaz eta dinamizatzeaz arduratzen direnak, ikaskuntza aktibo eta kooperatiboa sustatuz.

Oinezkoendako ibilbidea da eta ezgaitasun fisikoren bat duten pertsonendako egokitua.

Arreta hobea emateko talde txikiekin lan egiten da (50 ikasle eguneko).

Haur Hezkuntza
Helburua: Orgiko basoa deskubritzea zentzumenen bitartez: koloreak ikusi, testurak ukitu, loreak usaindu, hegaztiak entzun, haizea sentitzea…

Lehen eta Bigarren Hezkuntza
Helburua: basoko elementuen artean izaten diren harremanen ezagutzan sakontzea, ikerketaren, behaketaren eta interpretazioaren bitartez.

Aholkuak

Orgi basoa natur eremu babestua da; beraz, garrantzitsua da erabilera arauak errespetatzea.

Udazken eta neguko hilabeteetan berokia eta oinetako egokia (botinak) ekartzeko gomendioa ematen dizuegu.

Eguraldi txarra dela-eta bisita egiterik ez badago, taldea ikastetxearekin harremanetan jarriko da bisita atzeratu edo bertan behera uzteko. Beste arrazoi batzuk direla-eta, ikastetxeak bisita bertan behera uztea erabakitzen badu, horren berri eman behar digu gutxienez 5 egun lehenago.

Bisitaren iraupena ordu bete eta 30 minutukoa da.

Bisitaren prezioa da 1,50 €/ikasle (BEZaren %21 sartu gabe). Jarduerari dagokion faktura igorriko da.

Ikasleen bisitak

Ikus PDF

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la navegación. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.
Pincha en el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies