Hasiera|Zerbitzuak
Zerbitzuak 2017-08-02T10:46:32+00:00
Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Zerbitzuak

Sarbideak

Mugitzeko gaitasun mugatua duten pertsonendako sarbidea eta gozatzeko aukera ziurtaturik dago Orgiko Aisiarako Natur Eremuko espazio guztietan. Hona hemen espazioak.

Aparkalekua

Orgira errepidetik sartuta aparkalekua ezkerrean dago, eta 200 ibilgailurendako lekua dago, gehienak baterian. Horietatik, bi plaza ezgaitasuna duten pertsonen ibilgailuendako dira.

Aparkalekuaren hasieran parkingaren informazio guneko etxola dago; irekita egoten da Aste Santutik urriaren bukaera arte. Hilabete horietan, irekita egoten den orduetan aparkatzeko tasa  2 €/ibilgailu da. Bildutako dirua berriz inbertitzen da espazioa kudeatu eta mantentzeko.

Aparkamendutik harrera gunera doan bidean Orgiko Natur Eremuaren informazio orokorreko panela dago.

Harrera gunea

Mahaiak eta erretokiak
Gune honetan 19 mahai daude (horietako bat mugitzeko gaitasun mugatua duten pertsonendako egokitua), eta 14 sutegi; mahaiak hariztiko itzalpean daude, aparkalekutik hurbil. Gaur egun, urte osoan barbakoak egiten ahal dira, baina soilik horretarako prestaturik dauden erretokietan.

Komunak eta iturria
Komunontziak dituen unitatea (horietako bat mugitzeko gaitasun mugatua duten pertsonendako egokitua). Ur edangarriko iturria.

Harrera eta informazio etxola
Irekita azarotik martxora jendearendako egunetan. Bertan badago ibilbidearen mapa, egutegia eta gunearen informazioa.

Historiari eta natur baloreei buruzko panela. Ibilbidearen mapa, erabiltzeko arauak eta haritzaren zikloari buruzko informazioa duen panela.

Ibilbideen aldea

Edozein sartu ahal izateko ibilbidea
Hariztia zeharkatzen duen ibilbideak 2,5 kilometroko luzera du eta mugitzeko gaitasuna duten edo gurpil-aulkia erabili behar duten pertsonak sartzeko modukoa da (ofitako sarbidea salbu).

Ibilbidearen hasieran “labirintora” sartzen da, 300 metroko ibilbidea da oso-osoa ikusmeneko ezgaitasuna duten pertsonak sartzeko egokitua, gida-soka baten eta braille hizkuntzan dauden adierazleen bitartez.

Tomaszelaietako behatokiak eta hegaztien behatokiak eserlekuak dituzte eta gurpil-aulkiarekin sartzeko tartea.

Aparkalekua
Informazio etxola
Harrera gunea
Ibilbideen aldea
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la navegación. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.
Pincha en el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies