Hasiera|Zerbitzuak|Erabilpen arauak
Erabilpen arauak 2017-08-02T10:46:32+00:00
Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Erabilpen arauak

Lagundu Orgi zaintzen

Orgiko Aisiarako Natur Eremua naturarekin bat egiteko lekua da, urtero bisitari ugari jasotzen duena. Jendea basoaz gozatzea eta hariztiaren oraingo eta geroko kontserbazioa bateragarriak izan daitezen, beharrezkoa da hura zaintzeko konpromisoa hartzea. Hori dela-eta, honako aholku hauek kontuan hartzea eskatzen dizugu:

Ibilbideak oinezkoendakoak dira

Zaborrik ez utzi

Fruituak biltzea basoarendako kaltegarria da

Sekretua ez da tximeleten atzetik korrika ibiltzea… Lorategia zaintzea baizik, haiek zuregana etor daitezen.

Mario Quintana

Prismatikoak oso baliagarriak dira hegaztiak ikusteko

Txakurrak beti lotuta

Isiltasuna fauna ikusteko lagungarria da

Bisitarako aholku batzuk

Orgiko lurzorua erraz bustitzen da. Hori dela-eta, komenigarria da ura pasatzen uzten ez duten oinetakoak.

Askoz ere errazagoa da fauna ikustea isilik egoten bada. Horretarako unerik onenak dira goizean goiz egunsentian edo ilunsentian. Prismatikoak oso lagungarriak dira basoko hegaztiak ikusteko.

Igande eta jai-egun eguzkitsuetan bisitarien kopurua nabarmen igotzen da; horregatik, animaliak lotsatiago izaten dira. Fauna ikusteko interes berezia izanez gero, egun horiek saihestu.

Birziklatzearen 4 gakoak

Herritarren inplikazioa da hondakinen kudeaketa eraginkorraren oinarria. Zuen esperientzia eta konpromisoak ezinbestekoak dira jokaera eta ohitura eraginkorrak eta iraunkorrak ikusaraziko eta goretsiko dituen sentsibilitate berri bat praktikan jartzeko: Murriztea, Berrerabiltzea, Birziklatzea eta gure kontsumo eredua birpentsatzea.

Orgi topaleku aproposa da hango sutegietan bazkari edo askari bat egiteko, eta horretarako egokituta dago. Harrera gunean komunaren ondoan edukiontziak daude materia organiko, behira, paper eta kartoiaren hondakinak botatzeko.

Baina, konpost egiteko gune bat ere badugu informazio etxolaren ondoan, bertan hondakin organikoak botatzeko. Hor egiten den konposta gune honetako landareen artean banatzen da. Zure parte-hartzea beharrezkoa da!

Aisiarako Natur Eremua

Foru Dekretua Orgiko Aisiarako Natur Eremuari buruz

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la navegación. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.
Pincha en el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies