Ultzamako bailara
Ultzamako bailara Nafarroako ipar-mendebalean dago, Iruñetik 25 kilometrora. 98 km2-ko zabalera du, 14 kontzejuk osatzen dute, eta, guztira, 1600 biztanle ditu.
Ultzamako paisaia basoek, larreek eta soroek irudikatzen duten mosaiko baten antzera agertzen da; horiek guztiek bailara lasai honen ezaugarria den bioaniztasuna osatzen laguntzen dute.
Ultzamak Nafarroa hezean ohikoa den paisaia du. Erliebea lau samarra da eta landare geruza mardul batek estalia (hariztiak eta pagadiak) nagusi den atmosfera hezearen eraginez. Bailarako azaleraren %80 baino gehiago herri-lurrak dira, basogintzarako lurrak.
Herriak bailarako hegoaldean daude , bata bestetik hurbil. Abeltzaintzaz bizi diren herrietan ohikoak diren eraikuntzak dira nagusi, hau da, hiru solairuko etxetzarrak bi isuriko teilatuekin. Bailaran sakabanaturik, artzainen bordak ageri dira, abereak gordetzeko aldi baterako erabiltzen direnak.

Lizaso. Argazkia: Iosu Martínez.

Argazkia: Iosu Martínez
