Basoko ibilbidea
Ibilbideen gunetik ibiltzeak basoa ikusteko aukera desberdinak eskaintzen dizu:
Labirintoa. Oihan txiki bat da, eta han hariztiaren oihanpearen aberastasuna ikusten da. Ibilbideak 300 metro ditu.
Bidea. 1.400 metro dira, non basoaren adinak ikusten ahal diren.
Xenda. Oinak busti gabe, hariztiko alderik istilduena bisitatzeko aukera ematen du… 700 metroko luzera du.
Hiru ibilbideek guztira 2.400 metro osatzen dituzte, ez dute inolako zailtasunik, lasai ibiltzen 60 minututan egiten ahal dira eta mugitzeko gaitasun mugatua duten pertsonak ibiltzeko modukoak dira.
